Kaixoo lagunok, ongi etorri Graba Ezak produktoraren post berri batera.
Honako honetan, Bilbo hirian grabatutako covid19 aurkako kanpaina bat ekartzen dizuegu.
Bilbon grabatuta, hain zuzen ere, Arrisas antzokitik, eta Bilboko Gran Via kaletik egon ginen kamera eta mikrofonoarekin gure elkarrizketak burutzen.
Gure mezua sare sozialetatik zabaltzeko, bideo bat sortu dugu. Bideo horretan, txertoa jartzeko metafora bat irudikatzen duen ekintza ageri da, eta kaleko pertsonek parte hartzen dute.
Horrez gain, gure kanpaina laburbiltzen duen Hashtag eta eslogan bat sortu dugu:
Komunikazio Estrategia
Mezua txertoaren alde izanda, horrek irudikatzen zuen ekintza metafora bat diseinatu genuen. Inpaktua/ikusgarritasuna izan behar zuen ekintza horrek bideoan interesgarria eta deigarria izateko. Baina segurtasun neurriak betez.
Horrez gain, puxika bakoitzari, mezu positibo bat idatzi genion, partehartzaileek irakur zezaten. Honela, bideoaren tonu eta mezuaren positibitasuna indartzen zen, eta partaideak berak ziren mezua helarazten zutenak. Hona hemen sortutako esaldiak:
Ziztada hoberena gu gara!
Baterra gogorragoak gara!
Lortuko dugu batera!
Musukoa jarri beti!
Bide luzea dugu aurretik, zaindu gaitezen!
Indartsuagoak aterako gara!
Ekintzari, bideoari eta kanpainari izenburu bat jartzeko, eslogan bat pentsatu genuen. Eslogan honek bi hitzetan biltzen ditu bai bideoan ageri den ekintza, bai zabaldu nahi den mezua, lehen azaldu dugun hitz-jokoa erabiliz: “Covidari ziztada”.
Oso egokia iruditu zitzaigun kanpainari izena emateko, eta beraz, bideoan, partaideei eskatu genien eslogan hori errepikatzea kamara aurrean.
Lortutako produktua, bideo bat da. Bideo hau ahalik eta jende gehienari ailegatzeko helburua dugu, eta hori lortzeko sare sozialetatik eta mezu aplikazioetatik zabaldu behar da.
Horregatik #Covidariziztada hashtag-aren izenpean, Facebook-eko taldeetan, Instagramen, Twitterren, Whatsapp eta Telegramen zabaldu dugu gure bideoa.
Irribarre batekin ikusteko bideoa sortu nahi genuen, azken finean hori zen buruan genuena, betiko kontua aldatu eta zerbait on egiteko kontzientziatu baina aspertu gabe. Beste begirada baten bila gure ideia sortu eta garatzen joan giñen, eta helburua, pandemia garaian kolektibotasunaren islada den bideo bat.
Orain inoiz baino gehiago, online erreminten garrantziaz konturatu egin gara, WhatsApp-en bideo deiak bilerak egiteko, Wetransfer grabatutako materiala gure artean partekatzeko eta sare sozialak gure targetarengana heldu ahal izateko. Plataforma eta App guztiak lana aurrera atera ahal izateko beharrezkoak izan dira.
Lan hau Covid pandemiagatik burutzeko zailtasunak izan ditu baina, aurrera atera da, azken finean metafora polita batean bihurtu egin da guretzako.
Comments